Egia da, literatura dastatzaile ugari ditugu. Besteek prestatutakoa gustu haundiz irensten dutenak alegia. Bizitza osoa garuneko zelulak elikatzen pasatzen dutenak. Edonork daki denbora laburrez biziraun daitekela gizakia elikatu gabe. Antzeko zerbait gerta dakiguke literaturarekin.
Egiten duenak, sortzeari uzten badio, nola elikatuko gara literaturaz? Iritsi da antiguatarrok beldurra eta lotsa etxeko kaxan gordeta utzi eta literatura elkar eraikitzen hasteko garaia. Bakarrik edo elkar-lanean parte har dezagun literatur lehiaketa paregabe honetan.
Adiskidetu gaitezen Antiguako ahotsekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario