Izena: Antiguako ahotsak literatur lehiaketa
Antolatzailea: Antiguako Jai Batzordea
Hasiera eguna
2010 / 12 / 13
Amaiera eguna
2011 / 01 / 13
Antolatzailea: Antiguako Jai Batzordea
Hasiera eguna
2010 / 12 / 13
Amaiera eguna
2011 / 01 / 13
Oinarriak
Ø Lehiaketaren helburuak: Sormena erabiliz Antigua ezagutarazi, Antiguako biztanleen ahotsak espazio publikora zabaldu, Antiguaren nortasun sinbolikoa hitzaren bidez eraiki eta sendotu
Ø Nork har dezake parte: edonork, bai bakarka bai talde moduan
Ø Idazlanak:
o Edozein generotakoak izan litezke (ipuin, pasadizo, biografia, pertsonaia-galeria, poema…)
o Antiguarekin nola edo hala lotutakoak behar dute. Fikziozkoak ere izan litezke, beti ere, Antiguan kokatzen badira edo pertsonaiek Antiguarekin lotura badute
o Gehien jota 4 orrialdekoak izango dira (12.000 karaktere)
Ø Saria:
o 300 euroko saria Idazlan onenari
Ø Lanen zabalkundea. Antolatzaileek eskubidea dute sariketa honetara aurkeztutako lanak (sarituak zein saritu gabeak) Antiguan zabaltzeko, horretarako egokien irizten zaien bitartekoak erabiliz (prentsa, Internet, esku-orriak, irakurraldiak…)
Ø Epaimahaia eta irizpideak:
o Antiguarekin oso lotura estua duten hiru idazlek osatuko dute epaimahaia
o Epaimahaiak idazlanen edukia eta forma hartuko ditu aintzat. Edukiaren interesgarritasuna baloratuko da beraz, baina baita eduki horren berri emateko erabili den idazkeraren egokitasuna ere.
Ø Noizko bidali
o Urtarrilaren 13a (13a barne) arte bidalitako lanak bakarrik onartuko dira
Ø Nola:
o Eskuz eraman edo posta arruntez bidaliz gero:
· Idazlana kartazal handi batean sartu, kanpo aldetik goitizena bakarrik ageri dela.
· Barruan, kartazal txikiago batean, honako hauek: Izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa.
· Antiguako Lugaritz kultur etxeko idazkaritzan utzi
o E-postaz bidali nahi bada, berriz:
· Idazlana word formatuan bidali behar da, dokumentuan idazlanaren izenburua eta egilearen goitizena bakarrik ageri direla.
· Dokumentu hori, egilearen goitizenaz sinatutako mezu elektroniko bati erantsi, eta honako helbide honetara bidali:
orma.zabal85@gmail.com
Ø Sariketa honetan parte hartzea erabakitzen duenak oinarri hauek onartzen ditu horrenbestez