2011/05/23

Sari-banaketa

Urtarrilaren 23an, Dokan izandako saioan, Antiguako ahotsak 2011 ekitaldiko garailearen eta finalisten izenak argitu ziren besteak beste. Gustu handiz entzun genituen haien ahots kontalari zein kantulariak literatura eta dibertsioa osagaitzat zituen arratsalde kulturalean. Lekukotzat, hementxe duzue bertan egindako argazki sorta.


Bestetik, epai-mahaiak hautatuko 10 lanekin testu-bilduma bat egingo zela ziurtatu zen. Atzerapenarekin bada ere, hemen duzue Antiguako ahotsak 2011 ekitaldiko testu-bilduma. Bihotzez sentitzen dugu, arazo tekniko batzuen erruz, testuen publikazioan izandako atzerapena. Barkatu jarraitzaile eta parte-hartzaile!!!


Amaitzeko, datorrenari begira, nobedade ugari izango direla aurreratu diezazuekegu. Gogoz eta energiaz ekingo zaio Antiguako ahotsen oihartzuna garbi entzun dadin.


Mila esker denoi!!!!

2011/01/13

Epea, Urtarrilaren 14ra luzatu da

Biharko eguna Ostirala dela kontuan hartuta, eta idazlan ugari jasotzen ari gerala eta, egun bat atzeratuko da Antiguako ahotsak literatur lehiaketan parte hartzeko epea.

URTARRILAREN 14A GAUEKO 12TAN!!! ANIMATU ZAITEZTE!!!

Antiguako ahotsek elika zaitzatela!!

2011/01/03

Urtarrilaren 13a

10 egun bakarrik falta dira Antiguako Ahotsak literatur lehiaketan parte hartzeko. Idazten gozatu eta gozatuz idazteko aukera paregabea duzue. 


Bertso, gutun, ipuin, narrazio... bakarka edo talde-lanean!!! Gustokoen duzuen erregistroan!!!


Animatu zaitezte!! 



2010/12/20

Dantza literarioa

Antiguako ahotsak - entzun - idatzi - irakurri - barneratu - sentitu - transmititu - transmisio - neurona - nerbio motore - inpultsu elektriko - giharrak - uzkurtu - mugimendu - koordinatu - erritmo - dantza - dantza inprobisatua = Dantza literarioa

2010/12/09

Dantzara

Mundua, Antiguako ahotsen oihartzuna entzuteko irrikitan dago. Egun hauetan egindako oihuek zintzurra lehortu digutenez, iritsi da gorputzeko giharrak berotzeko garaia. 

Hortarako "Flash mob dance" izeneko ekintzaz gozatzeko aukera izango dute Antiguako begiek. Txalupagilene Plazan egingo den dantza inprobisatu honek adin guztitako jendea bilduko du Abenduaren 18an, goizeko 12:30tan.

Hadi ibili Antiguatarrak, ezin baituzue estreinez egingo den ikuskizun paregabe hau galdu.