2010/12/20

Dantza literarioa

Antiguako ahotsak - entzun - idatzi - irakurri - barneratu - sentitu - transmititu - transmisio - neurona - nerbio motore - inpultsu elektriko - giharrak - uzkurtu - mugimendu - koordinatu - erritmo - dantza - dantza inprobisatua = Dantza literarioa

2010/12/09

Dantzara

Mundua, Antiguako ahotsen oihartzuna entzuteko irrikitan dago. Egun hauetan egindako oihuek zintzurra lehortu digutenez, iritsi da gorputzeko giharrak berotzeko garaia. 

Hortarako "Flash mob dance" izeneko ekintzaz gozatzeko aukera izango dute Antiguako begiek. Txalupagilene Plazan egingo den dantza inprobisatu honek adin guztitako jendea bilduko du Abenduaren 18an, goizeko 12:30tan.

Hadi ibili Antiguatarrak, ezin baituzue estreinez egingo den ikuskizun paregabe hau galdu.


2010/12/08

Adiskidetuz

Beldur gara! Bai, literaturaren beldur gara. Sormena galdu dugulako? Gutxi landu dugulako akaso? Egungo zibilizazioaren erruz?

Egia da, literatura dastatzaile ugari ditugu. Besteek prestatutakoa gustu haundiz irensten dutenak alegia. Bizitza osoa garuneko zelulak elikatzen pasatzen dutenak.  Edonork daki denbora laburrez biziraun daitekela gizakia elikatu gabe. Antzeko zerbait gerta dakiguke literaturarekin.

Egiten duenak, sortzeari uzten badio, nola elikatuko gara literaturaz? Iritsi da antiguatarrok beldurra eta lotsa etxeko kaxan gordeta utzi eta literatura elkar eraikitzen hasteko garaia. Bakarrik edo elkar-lanean parte har dezagun literatur lehiaketa paregabe honetan. 

Adiskidetu gaitezen Antiguako ahotsekin.